“Gozamenez” hainbat elkartek sustatutako programa komunitario bat da sexualitateari buruzko heziketa gazteei helarazteko helburu duena. Programa honetan Nafarroako Gazte Kontseiluak, Andraize eta Iturrama zentroetako Gazte Programek, Sare Elkarteak, Hiesaren aurkako Batzorde Hiritarrak, Hegoak Elkarteak, Askagintzak, Kattalingorrik (les-gay-bi trans kolektiboak), Emakumearen Arretarako Zentroetako hezitzaileek eta hainbat gazte kolektibok eta gaztetxek hartzen dute parte.
Aurten lehiaketa honen hirugarren edizioa antolatu dute. Gazteek 10 minutu baino gutxiagoko film labur bat prestatu beharko dute euskaraz edo gaztelaniaz, sexualitatea eta gozamenari buruzko gogoeta bat oinarri hartuta.
Lehiaketan parte hartu ahal izateko izena eman behar da urriaren 31 baino lehen. Onartutakoek martxoaren 3ra arte izanen dute denbora grabazioak egin eta bidaltzeko.
Informazio guztia hemen.