Nafarroako presidente ohiek bizkartzainak eta auto ofizialak izateko duten protokoloa aldatuko du Gobernuak. Hemendik aurrera babeserako eta bidaiatzeko baliabideak Nafarroan izanen dituzte, ez erkidegotik kanpo. Protokoloa aldatu eginen da eta horrek eragina izanen du Yolanda Barcinaren eta Miguel Sanzengan. Foruzaingoak egindako txostenaren arabera indarkeria gutxitzeak eta mehatxuak ia guztiz desagertzeak bizkartzainak eta auto ofiziala izateko protokoloa aldatzeko aukera ekar dezake.
Ana Ollo Gobernuko eledunak nabarmendu du babeserako protokolo berriarekin 378.000 euro aurreztuko direla. Orain arte Nafarroako presidente izan diren lau kidek izan dute bizkartzaina eta auto ofiziala. Barcina zen bakarra, Nafarroan kotxe ofizialarekin bidaiatzeaz gainera erkidegotik kanpo ere erabiltzen zuena auto hori.