Auditoria eginen diote Osasunari eta bideragarritasun plana eskatu diote

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 14a

Nafarroako Gobernuak taldearen zorraren berregituraketa onartu du gaurko saioan eta hiru hilabete eman dizkio bideragarritasun plana aurkezteko.

Zorraren atzeratze kopuruak aztertuko ditu, era berean, Exekutiboak. Ildo horretatik, Ogasunarekin daukan zorra (52,8 milioi euro) eta haren jabetzen tasazioa (43 milioi euro) ikertuko ditu.

Gainera, bestelako erakunderekin dauzkan zorrak ere erdigunean jarriko ditu, izan ere, 10,8 milioi euro abalatu zizkion Nafarroako Gobernuak, eta ordaindu ezin baldin badu Nafarroako Ogasunarentzat izanen da karga.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!