Nafarroako gaurkotasun politikoaren solasaldian, Diario de Noticiaseko Ibai Fernandez eta Berria egunkariko Joxerra Senar. Tertulia grafikoan, azken egunotako lau argazki ekarri ditu Ander Perez kazetariak. Baztanen, Lekarozko herrian, Aroztegia proiektua egin nahi dute. Egitasmo espekulatzailea edo ekonomia indartzeko tresna? Miren Meoki Lekarozko alkatearen iritzia gurean. Gizarteratze errenta lagun gehiagorengana iristeko eskatu dute hainbat eragilek. Nafarroako Pobreziaren Kontrako Sareko Iñaki Redin eta REAS eta Landare elkarteetako David Garnatxo solaskide.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!