Solasaldi politikoaren tartean, Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Adolfo Araiz, Podemos-Ahal Duguko Eduardo Santos eta Ezkerrako Ioseba Ezeolaza izan ditugu. Zerika Taldeak Aezkoako uskara berreskuratzea du xede. Jon Retegi Ariako gazteak eman dizkigu xehetasunak. Tertulia grafikoaren tartean, Ander Perez kazetariak azken egunek utzitako argazki zenbait aukeratu dizkigu. ELA sindikatuko kide Iñaki Zabaleta, CCOO eta UGT sindikatuen kontra egin dituzten salaketez aritu zaigu.