Saioaren hasieran, Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizalde elkarrizketatu dugu. Osasunak lau eta huts irabazi zuen atzo. Garaipen historiko hau Lugoren kontra lortu zuten gorritxoek. Aritz Agirrek egin digu partiduaren analisia. Aktulitatearen dekalogoa, gure inguruko errealitatea hamar puntutan laburbilduta ekarri digu Santi Leone librepentsalariak. Pasa den asteak utzitako txio interesgarrienak hautatu dizkigu Iker Tubia tuiterlariak. Irribarre meharra Edu Lartzangurenek piztu digu.