Parlamentarien solasaldian, Geroa Baiko Maria Solana, EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Podemos-Ahal Dugu alderdiko Eduardo Santos eta Ezkerrako Ioseba Ezeolaza. Benetako armekin maniobra militarrak hasi dituzte Bardean. Iñaki Redin tiro poligonoaren kontrako asanbladako kideak eman dizkigu xehetasunak. Gaur goizeko 10:21 hasi da udazkena. Mikel Lasarte, Ilundaingo behatokiko arduradunak eta Onintze Salazar ETBko Eguraldiko zuzendariak udaren balantzea egin digute eta udazkenerako prebisioa aurreratu. Musika esperimentalaren tartean Urtzi Iraizoz izan dugu. Gaurko mikroipuina Danele Sarriugarte idazlearen eskutik jaso dugu.