Metropoli Forala 2015-09-15

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 15a, 11:26

Aritz Aiesa Antsoaingo EH Bilduko zinegotzi eta Iruñerriko Mankomunitateko presidente berria gurean izan da. Garraio publikoa, zaborrak eta uraren kudeaketa mintzagai nagusi. Tertulia grafikoan, azken egunotan argitaratu diren argazki zenbait, gure inguruan eta gure mugetatik haratago hartutako irudiak aukeratu dizkigu, Ander Perez Berria egunkariko kazetariak. Euskaldun bat Bartzelonan. Martin Aranburu soziologoa eta politologoa da. Kataluniako egoera politikoaz eta irailaren hogeita zazpiko hauteskundeez aritu gara. Hegan&Dream, amets egin eta hegan egin. Iruñeko alde zaharrean, kale Nagusian zabalik dagoen espazio ludikoa da. Haurrei ingeleraz eta euskaraz egiten diete. Bertako hezitzaile Erkuden De Andresek eman dizkigu xehetasunak. Iritziaren tartetan, Elixabete Garmendia kazetaria eta Aingeru Epaltza idazlea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!