Bardeako Komunitateak iragarri duenez, Espainiako armadak hamahiru egunez benetako armekin egingo ditu maniobra militarrak Bardean. Bardeako Komunitateak zonalde militarraren inguruko errepidea itxi egin du horregatik. Hamahiru egunez botako dituzte benetako bonbak, baina guztira hiru astez luzatuko dira maniobra militar hauek. Horiek amaitzen direnean Trident Juncture 2015 izeneko nazioarteko maniobra militarrak hasiko dira. Ablitasko aerodromoa erabiliko dute horietan.
Nafarroako Gobernuak eta Parlamentuak hainbatetan eskatu dute Bardean maniobra militarrak bertan behera uzteko. Uztailean turista katalan bat balaz zauritu zuten segurtasun eremutik kanpo zegoela. Azalpenak emateko Pedro Morenes Espainiako Defentsa ministroak Kongresuan izango da aurki. Maiatzeko beste maniobra batzuetan hamar tona bonba bota zituen Bardean Espainiako armadak.
Istripuak lehenago ere
Aurreko maniobra batzuetan bonba bat segurtasun eremutik kanpo erori zen, handik pasatzen ari zen bikote batengandik gertu, eta uztailean turista katalan bat balaz zauritu zuten, hori ere segurtasun eremutik kanpo zegoela.