Oihaneder Indakoetxea, Barañaingo alkate berria elkarrizketatu dugu saioaren hasieran. Asteburuko filmen aurrerapena egin digu Aitor Abaroa zine kritikoak. Igandean hasiko da uda. Udaberriaren balantzea egiteko eta udaren prebisioa egiteko Urko Aristi eta Mikel Lasarte meteorologia adituak izan dira gurean. Gure Esku Dago ekimenak erabakitzeko eskubidearen alde prestatu duen egitarauaren berri eman digu Mikel Soto antolatzaileak.