El corralito foral liburua argitaratu zuen duela gutxi Ivan Gimenez kazetariak. Liburuaren tesi nagusia, Nafarroan aginte ekonomikoa, politikoa, mediatikoa, erlijiosoa duten pertsonen botereak 36ko Gerran duela sorburua eta botere hori heredatu egiten dela. Urrats bat aurrera emateko eskatu diogu. Nola desegin botere sare hori, nondik hasi desmontaje lana?
Iruñerriko udal ordezkariei elkarrizketa sorta egiten hasi gara. Gaur Eguesibar bailararen txanda izan da. Bertako alkarteorde Ioseba Orduña izan da gure artean. Datozen lau urteotarako asmoak aurreratu dizkigu.
Saioaren azken txanpan, musika nagusi Ion Celestino The Broken Brothers Brass Band taldeko tronpeta jotzailearen eskutik.