Metropoli Forala 2015-06-15

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 15a, 11:29


Iruñeko alkate Jaun txit agurgarria, Joseba Asiron elkarrizketatu dugu saioaren hasieran. Frankismoko esklaboak omenduko dituzte Igarin larunbatean. Bihar aurkeztuko dute Katakrak liburudendan "Batallón de pico y pala" liburua. Ekitaldi horien xehetasunak eman dizkigu Memoriaren Bideak elkarteko kide Fernando Mendiolak. Oier Sanjurjo, Osasunako jokalariarekin talde gorritxoaren egoeraz mintzatu gara. Olivier Messiaen XX. mendeko konpositore eta ornitologo frantziarraren bizitza eta lanak ezagutu ditugu Urtzi Iraizoz musikariaren eskutik. Aste zazpi txiotan laburbildu digu Iker Tubia tuiterlariak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!