Metropoli Forala 2015-06-12

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 12a, 12:35

Bihar, aukeratuko dute Iruñeko alkate Joseba Asiron. Akordioa lotu eta lortu duten lau alderdietako ordezkariak elkarrizketatu ditugu: EH Bilduko Patri Perales, Geroa Baiko Itziar Gomez, Aranzadiko Aitor Balbas eta Ezkerrako Edurne Egino. Bihartik aurrera Nafarroako mapa politikoan kolore anitz izanen ditugu. Berriako kazetari Ion Orzaizekin Foru Komunitateko udal nagusietan izanen diren aldaketez mintzatu gara. Aitor Abaroa zine kritikoak asteburuko estreinaldien berri eman digu. Musikaren tartean, The Uski’s talde bizkaitarraren hainbat kantu aukeratu dizkigu, Toño Muro Balerdi Balderdi taldeko gitarra jozaileak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!