Gobernu berriaren programa negoziatzeko bilduko dira gaur

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 12a, 08:24
Manu Aierdi, Uxue Barkos eta Patxi Leuza. Argazkia: zabaltzen.net

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal dugu eta Izquierda-Ezkerrak lan saioa izanen dute 16:00etan Nafarroako Parlamentuan.

Gobernu berria osatze aldera programa adosteko lehen negoziazioa izanen dute gaur Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal duguk eta Izquierda-Ezkerrak. 16:00etan batzartuko dira Nafarroako Parlamentuan. Geroa Baik jaso ditu gainerako taldeen proposamenak eta gaur arratsaldeko bileran programa bateratu baterako lanean hasiko dira.

Alderdi sozialistari dagokionez, Uxue Barkosek adierazi du, PSNk igorri dizkiola proposamenak, baina, era berean, nabarmendu dio ez duela negoziazioetan parte hartuko. Beraz, hiru koalizioekin ekinen dio Geroa Baik Gobernua osatzeko beharrezkoa den programa lantzeari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!