Felipe Uriarte mendizalea bidelagun izan dugu gaurko saioaren hasieran. Belaguako aterpea berreraikitzen hasiko dira aurki eta hurrengo urtean zabaltzeko asmoa dute. Nafarroako mendi federazioko presidenteorde Koldo Aldazek eman digu horren berri. Bide batez, lurrikaren ostean Nepalen bizi duten egoera larriaz ere aritu gara. Nafarroako aktualitate politikoa aztertu dute Garako Martxelo Diaz eta Diario de Noticias egunkariko Ibai Fernandez kazetariek. Iruñeko Orfeoiko zuzendariaren eskutik musika klasikoa nagusitu da Iruñerriko zeruko uhinez. Lander Garro idazle eta kazetariak idatzi du gaurko mikroipuina.