Solasaldi politikoaren tartean, Geroa Baiko Manu Aierdi, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ezkerrako kide Ioseba Ezeolaza elkartu ditugu. Idazle bat ere gonbidatu dugu gurera. Uxue Juarez poeta iruindar gaztea. Olerkiak gaztelaniaz eta euskaraz idazten ditu. Literatura irakaslea da. Bere ibilera profesionalaz eta pertsonalaz mintzatu gara eta poesia zenbait ere irakurri dizkigu zuzenean. Glenn Gould piano-jotzailearen lan zenbait aukeratu dizkigu Urtzi Iraizoz musikariak. Iritzi emale gaur, Jon Alonso, Gorka Bereziartua eta Asier Azpilikueta.