Solasaldi sozialaren tartean, hurrengo gobernuaren lehentasunez mintzatu gara, Paris 365 elkarteko koordinatzaile, Saioa Zabalza ekonomialariarekin, REAS sareko ordezkari, David Garnatxo abokatuarekin eta Steilas sindikatuko kide, Kepa Yecora irakaslearekin. Umeen txertoez aritu zaizkigu Ana Galarraga eta Iosu Royo zientzia adituak. Xabier Agirre filosofiarekin futbolari buruz hitz egin dugu. Tres Sesenta musika jaialdian entzundako talde zenbaiten doinuak aukeratu dizkigu Ainhoa Arano kolaboratzaileak. Besteak beste, Pet Shop Boys.