Metropoli Forala 2015-05-08

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 8a, 11:17

Geroa Bai koalizioko hautagai, Uxue Barkos izan da gurean. Ezustekorik ez bada, Foru Gobernuko hurrengo presidentea izanen den emakumea. 2010. urteko txupinazoan izan ziren gertakarien ondorioz hainbat lagun atxilotu eta epaitu zituzten. Bihar espetxeratuko dute Koldo Sanchez gaztea. Orain arteko prozesu osoaren berri ematera etorri zaigu Imanol Salinas. Sabadellek eta Osasunak atzo jokatu zuten partiduaren analisia eta denboraldi osoaren balantzea egin digu Aritz Agirre kazetariak. Astea zazpi txiotan laburbildu digu Iker Tubia tuiterlariak. Iritziaren tartean hiru kazetari eta irakasle bat: Iñigo Astiz, Mikel Irizar, Edu Lartzanguren eta Aitor Etxarte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!