54 urteko moto gidaria Iruñekoa da. Larri zauritu zen bart gauean Leitzarango autobidean, gidatzen zuen motoa errepidetik atera ostean. 114. kilometroan izan zen ezbeharra, Irurtzun parean. 23:00etan motoaren kontrola galdu, errepidetik irten eta segurtasun hesiaren aurka egin zuen talka. Nafarroako Ospitale gunera anbulantzian eraman zuten konortea galduta. Buruan du kolperik larriena, hanketan eta besoetan ere zauriak ditu.