'Galdutako objektuak' dokumentalak Mikel Zabalzaren kasua gogoratuko du

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 5a, 14:26

Ahotsa.info-k eginen du film-dokumentala Zabalza zenaren senitartekoekin batera. Gaur aurkeztu dute jendaurrean.

'Galdutako objektuak' film dokumentalak Mikel Zabalzaren desagerpena eta heriotza aztertuko ditu. Euskal Herriko polizia-etxeetan izandako tortura kasuak aztertzea ere badu xede Ahotsa.info-k egindako lanak.Gaur aurkeztu dute lanaren trailerra jendaurrean.

Mikel Zabalzaren kasua ez ahaztea da dokumentalaren xedeetako bat Ahotsa.info-ko Miguel Angel LLamas "Pitu"ren arabera. Zabalza zenaren senitartekoen parte-hartzea izanen du lanak. Dokumentalean gertakari haien zuzeneko lekuko batzuek ere hartuko dute parte eta Zabalzarekin batera atxilotu zituzten pertsonak ere bai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!