Geroa Bai Caritasekin batzartu da

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 5a, 13:47
Uxue Barkosek agerraldia egin zuen Parlamentuan.

Gizarte eragile, ekonomiko eta sindikalekin egiten ari den batzarretan lehena izan da gaurkoa. Uxue Barkosen arabera, pobreziaren aurka lanean ari diren entitateekin biltzea garrantzitsua da.

Nafarroako Parlamentua osatuko duten herritarren ordezkariekin biltzeaz gainera, gizarte eragile, ekonomiko eta sindikalekin batzartzea ezinbesteko jo du Geroa Baik. Modu horretan, Caritasekin bildu da gaur: “Pobreziaren aurka egiten duen lanaren berri jaso eta euren egoera aztertzea izan da lehen batzar honetako xedea”, azaldu du Uxue Barkosek. Nafarroak bizi duen egoera aztertu eta etorkizunean zein neurri har daitezkeen zehazten aritu direla nabarmendu du Barkosek.

Sintonia onean joan da gaurko bilera Geroa Baiko eledunen ustez. Lehentasunak zeintzuk diren zehazterakoan bat egin dutela nabarmendu du Geroa Baiko presidentegaiak. Koldo Martinezekin eta Isabel Aranbururekin joan da Barkos bilerara. Caritasen ordezkarien artean Angel Iriarte Nafarroako Caritasen zuzendaria izan da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!