Nafarroako gaurkotasun politikoaz hitz egiteko, Berria egunkariko Joxerra Senar eta Diario de Noticiaseko Ibai Fernandez kazetariak izan dira gure artean. Aritz Azparren, musikaria eta irakaslea da. Uhartearra. Urte bi daramatza Ugandan musika eskolak antolatzen, bertako gazteei musika irakasten eta inguruko kantak berreskuratzen ere. Nafarroan da azken hilabeteotan eta aste bi barru abiatuko da berriz Afrikara. Proiektu honen aldeko kontzertua antolatu du, Burlatako kultur etxean, Paz de Ziganda Ikastolako Helduen Abesbatzak. Gaurko ekitaldiaren berri eman digute abesbatzako zuzendari, Mari Paz Arizkunek eta Aritz Azparrenek berak. Asteburuko zine estreinaldiak aurreratu dizkigu Aitor Abaroa zine kritikoak. Pantaila handiaren aurrean jarraituz, emakumea eta zinea zikloa gaur hasiko da Iruñean eta aste betez luzatuko da. Ipes elkarteko kide Ainara Galarzak eman digu horren berri. Pirinioaldean, igandean, Camille Extreme mendi ibilaldia antolatu dute. Aitor Perez, Izabako Kirol Elkarteko ordezkariari elkarrizketa egiteko aukera izan dugu.