Kamioilari bat hil dute tiroz Leitzan

Euskalerria Irratia 2015eko ekainaren 4a

Zerbitzuz kanpo zegoen ertzain bat atxilotu  du Foruzaingoak, ustezko erasotzailea delakoan.

Eguerdiko 13:19ean izan da gertaera. A-15 errepiderako Leitzako Donostia alderako sarbidean, trafiko eztabaida bat izan da kamiolaria eta atxilotu duten pertsonaren artean. Hainbat hedabidek emaniko informazioaren arabera, eztabaidaren ondorioz ertzainak tiro egin dio buruan kamiolariari. Europa Press agentziak jakitera eman duenaren arabera, Iruñean bizi da ertzaina, eta Tolosara zihoan, lanera.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!