Elkarrizketa politikoaren tartean, Joseba Asiron, EH Bilduko Iruñeko alkategaia izan da gurean. Mikel Zabaltzaren kasuari eta torturari buruzko dokumentala hasi dira egiten. Izenburua, Galdutako objektuak. Bihar aurkeztuko dute proiektua publikoki. Horren aurretik gurean izan dira, lan honen egilea Miguel Angel Llamas Pitu eta Idoia Zabaltza, Mikelen arreba. Igandean, Bardeako Martxa eginen dute. Ioseba Ezeolazarekin tiro poligonoaz aritu gara hizketan. Mikroipuina, Hasier Larretxea poeta baztandarrak helarazi digu.