Selektibitate probak hasi dira; ikasleen %25ek euskaraz eginen dituzte

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 3a, 13:26
Selektibitate probak egiten ari dira NUPen. Argazkia: argia.eus

Gaur hasi eta ostiralera bitartean unibertsitatera sartzeko probak eginen dituzte 2.880 ikaslek; 766 ikaslek euskaraz eginen dute selektibitatea.

Gaur hasi eta ostiralera bitartean unibertsitatera sartzeko probak eginen dituzte 2.880 ikaslek. Beste datuen artean: 17.000 azterketa izanen dira ondoren zuzentzeko eta lan horretan 130 irakasle ariko dira. Gehienek gainditzen dituzte froga hauek, %95ek. Lehen deialdi honetan gainditzea lortzen ez badute ekainaren 24an, 25ean eta 26ean izanen dute bigarren aukera.

Selektibitatea eginen duten %25ek euskaraz eginen dituzte probak, 766 ikaslek zehazki.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!