Lau hankako mahaia zabaldu dugu saioaren hasieran. Hautatu berriak izan diren hiru parlamentari, Geroa Baiko Manu Aierdi, EH Bilduko Bakartxo Ruiz, Podemos-Ahal Dugu alderdiko Eduardo Santos, eta Ezkerrako kide Ioseba Ezeolaza elkartu ditugu. Iruñerriko mugarrietara ibilbidea antolatu du Arturo Campion euskaltegiak igande honetarako. Xabi Martinez de Lezea irakasleak eman dizkigu xehetasunak. James Brown kantariaren hainbat kanta aukeratu dizkigu Ion Celestino musikariak. Aurki osatuko dira Udalak eta Gobernuak. Egunotan alderdi politikoen arteko soka-dantza eta makil-dantza ikusten ari gara. Nafarroa, Madril, Bartzelona, eta Euskal Autonomia Erkidegoan alde ezberdinen artean izaten ari diren hartu emanak aztertu ditu Gorka Bereziartuak. Musika ere ipini die negoziazio saio horiei. Iritziaren tartean, Angel Erro eta Jon Alonso nafar idazleak aritu dira. Mikroipuina, Jasone Osorok helarazi digu.