M24 hauteskundeen ondorengo elkarrizketa sortaren barruan, Laura Perez, Podemos alderdiko idazkari nagusia izan da gurean. Mikel Lasarte, Ilundaingo baserri eskolako zuzendariak datozen aste eta hilabeteetarako prestatu duten egitarau oparoa aurreratu digu. Gaur, Katakraken, Mikel Antza idazlearen Ametsak ere zain poema liburuko testuak irakurriko dituzte Gotzon Barandiaranek eta Josu Landak. Azken honek errezitaldiaren xehetasunak eman dizkigu. Beste bi idazle ere aditu ditugu. Iritziaren tartean, Aingeru Epalza eta mikoipuinaren egile Danele Sarriugarte.