Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

PSNrekin akordioetara iristeko aukera dagoela diote Geroa Baik eta Izquierda-Ezkerrak

Euskalerria Irratia 2015-05-27 13:14   Politika  Nafarroa

PSNrekin bilduko da hain zuzen Geroa Bai ostiralean, baita alderdi popularrarekin ere. Heldu den astean Ahal Dugurekin, EH Bildurekin eta zehazteke dago UPNrekin batzartuko ote den.

PSNrekin akordioetara iristeko aukera dagoela diote Geroa Baik eta Izquierda-Ezkerrak
Geroa Baiko kideak eta Izquierda-Ezkerrakoak batzartu dira gaur. Argazkia: geroabai.com | Ikusi handiago | Argazki originala

Ordubete iraun du bilerak. Geroa Baik Nafarroan ordezkaritza lortu duten alderdiekin bilera erronda egiten hasi da. Izquierda-Ezkerrarekin egin du lehen batzarra gaur. Nafarroako Gobernua nola osatu daitekeen aztertuko du Uxue Barkos zerrendaburuaren koalizioak. Gaurko bileraren ostean nabarmendu dute bi koalizioek “aldaketa beharrezkoa dela” eta aldaketa horretan PSNren eserlekuak ere kontuan hartuko dituztela: “Programa ardatz izanen den akordioetarako PSNren babesa izatea espero dugu”. Hala adierazi dute Geroa Baiko Barkosek eta Izquierda-Ezkerrako Jose Miguel Nuinek. Geroa Baiko presidentegaiak nabarmendu du: “Gobernu berriak arrakasta izateko denek hartu behar dute parte, denak inplikatu behar dira”.

Zehazteke dagoena da nola osatuko den Gobernua. Ez batak ez besteak ez dute argitu: “programari buruz aritu gara bileran, Gobernua nola osatu daitekeen aurrerago zehaztuko dugu”.

Bilera errondaren lehen hitzordua izan da gaurkoa. Ostiralean PSNrekin eta alderdi popularrarekin biltzeko asmoa adierazi du Barkosek. Ahal Dugurekin astelehenean batzartuko da, EH Bildurekin asteartean eta asteazkenean, oraindik konfirmatu gabe dagoen arren, UPNrekin biltzeko aukera jarri du mahai gainean Barkosek.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Asier Azpilikueta 2015-05-27 17:10 Erantzuna | #1

Aaaaaaiii... [hasperena]

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa