UPNk 168, Podemos-Ahal Duguk 148, EH Bilduk 132, PSNk 94, PPNk 86, Geroa Baik 76, Ciudadanosek 27, Equok 22, Izquierda-Ezkerrak 19, Alderdi Animalistak 18, Alderdi Kanabikoak 5 eta Libertate Nafarrak 2 boto lortu dituzte atzerrian bizi diren nafarrengandik. Bi boto baliogabe eta txuri bat ere jaso dituzte. Guztira 814 boto kontatu dituzte gaur. Horiek baina, ez dute aldaketarik eraginen Nafarroako Gobernua osatzerako unean alderdien ordezkariak berdin mantenduko direlako.