Nafarroako Ciudadanos koalizioaren ordezkari nagusien dimisioak iritsi dira hauteskundeen biharamunean. Espainiako zuzendaritzak orain kudeatzaile bat izendatuko du Nafarroan koalizioak eginen dituen lanak bideratzeko. Zuzendaritza talde berria osatu arte ariko da kudeatzailea.
Eduardo Ortiz Ciudadanos koalizioko koordinatzaile nagusiak utzi egin du taldea. Diego Paños, Alberto Bonilla eta Fares Ibrahim Hauteskunde Batzordeko kideek ere utzi egin dute Ciudadanos, dimisioa eman dute. Nafarroan lortutako emaitzek “bultzatuta” eman dute pausoa. Ordezkaritzarik ez dute lortu Parlamentuan 200 botoren faltan eta hori ez zen aurreikusitakoa, diotenez.