Nafar herritarren %11,9 pobrezia larrian bizi dira

Euskalerria Irratia 2015eko maiatzaren 27a

Pobreziari aurre egiteko ekimenak asko izan dira urteotan. Argazkia: economiasolidaria.org

Hilabete amaierara iristeko zailtasunak dituzte gainera nafarren %4,2 Estatistika Institutuak egindako ikerketa baten emaitzen arabera.

Pobreziaren atalase-mailatik behera bizi dira Nafarroako herritarren %11,9. Bizitza Baldintzen Inkesta egin berri du Estatistika Institutuak eta 2013ko pobreziaren egoeraren argazkia ikus daiteke. Iaz familiek izan zituzten diru-sarrerak hartu ditu kontuan bereziki inkestak. Horren arabera, herritarren %4,2 hilabete bukaerara zailtasunekin iristen direla jaso du. Nafarroan 13.221 euro jasotzen du norbanako bakoitzak urtean, bataz beste.

Egoera horretan oporretara joatea ezinezko dute familia askok. Astebete kanpora joatea ezinezkoa da %21,4rentzat. Ezustean sortutako gastuei aurre egiterik ez dute izan herritarren %17,5.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!