Untzueko sarreran jazo da ezbeharra. N-121 errepideko bidegurutzean auto istripua izan zen atzo arratsaldean. Furgoneta baten eta kamioi baten arteko talka izan zen. Furgoneta gidatzen zuen gizonezkoa hil zen. Larrialdi zerbitzuko profesionalek jakinarazitakoaren arabera ezin izan zuten deus egin haren bizia salbatzeko.