Iruña After Barcina leloarekin, Nola Festa izeneko lau eguneko musika jaialdia antolatu dute Metropoli Foraleko alde zaharrean. Musika beltza izanen da nagusi ostegunetik igandera. Festaren xehetasunak eman dizkigu Ion Celestino tronpeta jotzaileak. Hauteskundeen emaitzak aztertzeko gurean izan dira Berria egunkariko Joxerra Senar eta Diario de Noticias egunkariko kazetari Ibai Fernandez. Xabier Agirre, Girgillaoko filosofoarekin aldaketari buruz aritu gara.