PSNren zuzendaritza batzordearen ustez, emaitzak ez dira onak atzera egiten dutelako, eta Espainian PSOEk izandako boto galerarekin lotuta daudela uste dute. «Hauteskunde hauetan aldaketa seguru baten aldeko konpromisoa hartu dugu. Uste dugu nazionalistek nagusitasuna duten gobernu bat ez dela aldaketa». Nafarroako Gobernuan parte hartu nahi du alderdi sozialistak “Gobernu ezkertiarra eta aurrerakoia” lortzeko helburuarekin.
Nafarroan zein Espainian “esateko asko” dutela ere nabarmendu du PSNk, izan ere, Nafarroan 200 zinegotzi baino gehiago izanen dituzte. Nafarroaren autogobernuaren defentsa egiteko beharra azpimarratu du eta lurralde-eztabaidan sakontzeko.
PSNk zazpi parlamentari eskuratu ditu hauteskundeetako emaitzetan, 2011an baino bi gutxiago.