Aldaketa politikoaz saio monografikoa egin dugu goizeko magazinean. Gurean izan dira: Geroa Baiko Manu Aierdi eta Itziar Gomez, EH Bilduko Adolfo Araiz eta Joseba Asiron, Ahal dugu-Podemos alderdiko Eduardo Santos, Aranzadiko Aitor Balbas, UPNko Kristina Altuna eta Ezkerrako Koldo Pla eta Edurne Egino hautagaiak. Mahai inguruan laukote berezia: Hedoi Etxarte poeta eta liburu saltzailea, David Garnatxo ekonomia aditua, Aingeru Epaltza idazlea eta Floren Aoiz historialaria. Iritzi laburrak helarazi dizkiguten lagunak, honakoak: Angel Erro, Nerea Fillat, Aitor Etxarte, Fernando Mendiola eta Santi Leone.