Kopetilun azaldu zen Esparza eta labur aritu zen, emaitzek eragindako saminaren erakusle. Hauteskundeak 15 eserlekurekin (duela lau urte baino 4 gutxiago) irabazi arren, oso zaila du Esparzak Gobernua osatzea, aldaketaren aldeko alderdiek 26 ordezkari eta gehiengoa lortuko baitute
Esparzaren agerpen motzak –hiruzpalau minutu eskas– ez zuen analisirako tarte handirik izan. EH Bilduri ezarritako betoa iragartzeaz aparte, bere alderdiaren alde egin dutenei esker ona adierazi zien. Horrez gain, Gobernua osatzeko eta “beti bezala bihar goizetik Nafarroaren eta nafarren alde” egiteko asmoa agertu zuen.