Hauteskunde kanpainaren barruan egiten ari garen elkarrizketa sortaren barruan, gaur, Geroa Bai koalizioko Nafar Gobernurako presidentegai Uxue Barkos izan da gure artean. Lekarotz herriko Aroztegia Jauregiko asmoaz mintzatu zaigu Joseba Otondo, proiektuaren kontrako plataformako kidea. Tokiko hauteskundeak Espainian. Podemos, PSOE, PP eta Ciudadanos alderdien arteko lehia aztertu digu Mikel Aramendi analista politikoak. Hasier Larretxeak igorri digu gaurko mikroipuina. Iritziaren tartean kazetari bi: Amagoia Iban eta Fermin Erbiti.