Irrintzi Plaza 2015-05-20

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 20a, 18:44

Pello Iturria botikaria oporretako bidaietan hartu beharreko neurriez, txertoez eta abarretaz aritu zaigu solasean. Koldo Biñualesek erronkariko euskararen eguneko ekitaldeak kontatu dizkigu. Eta Oscar Estangarekin asteburu honetan Irurtzunen egingo den Kontakt Inpro topaketaz aritu gara. Bigarren orduan, Mikel Bujanda lankideak Bixente Serrano Izko elkarrizketatu du Hurrenez Hurren atalean. Amaitzeko Irrintzi Sound System ireki eta irratira heldu zazikigun azken nobedade musikalak aurkeztu ditugu. Gaurko Irrintzia, Josu Jimenez Maiaren eskutik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!