Hauteskunde kanpainaren barruan egiten ari garen elkarrizketa sortaren barruan, gaur, Podemos alderdiko Nafar Parlamenturako zerrenda buru, Laura Perez izan da gure artean. Nafarroako egera politikoaren analisia egiteko Berriako Joxerra Senar eta Diario de Noticias egunkariko Ibai Fernandez kazetariak bildu ditugu. Leire Urbeltz diseinatzailea da. Aurtengo arte gaztearen saria eman dio Nafarroako Gobernuak. Artista iruindarra gurean izan da. Bere lanaz eta bizitzaz galdetu diogu. Mikroipuina Eider Rodriguez idazleak helarazi digu eta minutu bateko manifestua Anigeru Epalza idazlearen eskutik jaso dugu.