Atzo, Sarrigurenen ospatu zuten Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaiaren balantzea egin digu Sortzen Elkarteko kide, Gari Torregrosak. Osasunak bana berdindu zuen Valladoliden. Bezperako partiduaren analisia Aritz Agirre kirol kazetariaren eskutik jaso dugu. Astea zazpi txiotan labur bildu digu Iker Tubia tuiterlariak. Hauteskunde kanpainari begirada kritikoa emanez bi adiskide gurean: Santi Leone historialaria eta Iñigo Astiz kazetaria. Solasaldi sozialaren tartean, hurrengo gobernuak hartu beharreko erabakiak nabarmendu dizkigute bi lagunek: María Zulaika ekonomia adituak eta Leire Rivas gizarte langileak.