Hausteskunde kanpainaren barruan egiten ari garen elkarrizketa sortan, gaur, Iruñeko udalerako Geroa Bai alderdiko zerrendaburu, Itziar Gomez izan da gure artean. Larunbatean ospatuko dute Iruñeko Euskal Jaia. Dantzariak, musikariak, erraldoiak eta bertsolariak kalez-kale ibiliko dira. Irrintzi dorrera etorri zaizkigu antolatzaileak xehetasunak ematera. Saioaren azken txanpan, mendi aterpea zabaldu dugu Felipe Uriarte mendizalearen eskutik. Iritziaren tartean, bi kazetari eta idazle bat: Amagoia Iban, Fermin Erbiti eta Angel Erro