Nola edo hala, hautagaiak, kanpaina, hauteskundeak izan ditugu hizpide. Iruñeko udalerako hautagaiekin elkarrizketak eginen ditugu aste honetan zehar, egunero, goizeko bederatzi eta erdietan. Gaur, Aranzadi hiritarren hautagaitzako kide Aitor Balbas izan dugu. Gure inguruan ditugun liderrek betetzen al dituzte buruzagi on batek izan beharko lituzkeeen baldintzak eta ezaugarriak. Profil egokia al dute. Girgillaoko flosofo, Xabier Agirre, metropoli foraleko lider espiritualaren eskutik jaso ditugu azalpenak. Eguneroko kanpainaren martxa, alderdietako ordezkarien adierazpenak, azken inkesten emaitzak, hori eta gehiago mintzagai kazetarien solasldian: bi lagun bildu ditugu gure artera: Garako Martxelo Diaz eta eta Diario de Noticias egunkariko Ibai Fernandez. Musikaren tartean, Ion Celestino tronpeta jotzaileak aukeratutako abestiak entzun ditugu. Iritziaren tartean, Edu Lartzanguren.