Bidasoako margolariak

Euskalerria Irratia 2015eko maiatzaren 11

Euskalerria Irratiko KULTURARLOAN Arte plastikoen aktualitateari begirada eman diogu Pello Fernandez Oiaregik gidaturik.
 
Javier Zigaren erakusketa iraunkorra  Iruñeko Kondestableenera ekartzeko akordioaren berri eman digu.
 
Elizondon Artea  Oinez 2015  erakusketa zabaltzerakoan Josemari Apezetxea  omendu zutela jakitera eman digu.
 
Bidasoko maixuak, inspirazioa eta dedikazioa izenburuko erakusketa deskribatu digu, eta iragarri heldu den larunbat  honetan -maiatzaren 16an-  bisita gidatua antolatu dutela, Bide erakusle Juan Carlos Pikabea -erakusketaren komisarioa_ eta gure solaskide Pello Fernandez izanen direlarik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!