2011tik %39 hazi dira lanaldi osoak ez diren kontratuak

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 11a, 09:39

Lanaldi osoak ez direnen artean %93 aldi baterako kontratuak dira. 83.273 izan ziren iaz Nafarroan halako lanetarako kontratatu zituzten langileak.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman ditu datuak: 2011tik 2014ra 23.236 langile gehiagok du aldi baterako kontratua eta gainera ez da lanaldi osokoa. 2011tik %39 hazi dira lanaldi osoak ez diren kontratuak eta horien artean %93 aldi baterakoak dira. 2012tik hazi egin dira urtetik urtera halako kontratuak. Dena dela datu horiek ere jasotzen dute bestelako daturik: lanaldi osoak %31 gehiago ere izan dira eta guztira lanean ari diren %70 lanaldi osoan ari dira.

83.273 izan ziren iaz Nafarroan halako lanetarako hartu zituzten langileak, hau da, aldi baterako eta lanaldi ez osoetarako; 60.037 izan ziren lan erreformaren aurretik zeudenak baldintza horietan.

Lanaldi baterako eta osoak ez direnen artean nabarmen hazi dira hirugarren sektorean. Emakumeen artean dira ohikoak halakoak, %67,8 eta gizonezkoen artean %32,1. 49.900 dira lanaldi osoan ez daudenak iazko azken lauhilekoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!