Hauteskundeen aurretik egiten ari garen mahai inguruekin jarraitu dugu. Gaur, irakaskuntzari buruz aritu gara. Zer ez du egin Gobernuak. Zer egin beharko luke. Gonbidatu bi gurean: Amaiur Ikastolako zuzendari Pello Eguren eta Kepa Yecora sindikalista. Anari Alberdi kantariak "Zure aurrekari penalak" diskoa plazaratu du. Elkarrizketa egin diogu azken lan honi buruz eta zenbait kanta ere aditu ditugu. Asteburuko estreinaldien berri eman digu Aitor Abaroa kritikoak