"Estatuaren estrategia errepresiboaren ondorioa da epaia"

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 7a, 13:16
Merinaldeen plazan egin dute gaur ere elkarretaratzea ostegunetan egin ohi duten moduan.

Erasotzat jo dute auzipetuek sententzia. Iruñean elkarretaratzea egin dute epaiaren aurka daudela aldarrikatu eta espetxe zigorra ezarri dietenei babesa emateko. Gasteizen auzipetuetako kide batzuk agerraldia egin dute.

Gasteizen egin dute agerraldia gazte auzipetuetako batzuk eta Iruñean elkarretaratzean bildu dira hainbat herritar. Euskal Herria nazkatuta dagoela ohartarazi dute eta egoera honekin amaitzeko eskatu. Gazte auzipetuek nabarmendu dute atzo kaleratutako sententzia eta horren ondorioz eman ziren atxiloketak ez direla soilik euren kontrakoak; "Euskal Herrian bizi garen herritarren kontrako erasoa da".

Gazteek, ehunka lagunek babestuta, adierazi dute ez dutela sententzia onartzen. "Estatuaren estrategia errepresiboaren" ondoriotzat jo dute. Azpimarratu dute militante politikoak izate hutsagatik atxilotu, torturatu eta espetxeratu zituztela.

Iruñean elkarretaratzean bildu dira hainbat herritar, babesa emanez auzipetuei. Kezka, urduritasuna eta kexa izan dira nagusi bildutakoen artean. Epaiarekin ez daudela ados nabarmendu dute eta eskatu, jarduera politikoengatik epaitzen ari dituztenei absolbitzea baino eza dela geratzen, ez dutela besterik onartuko. "Egoera errepresiboarekin" amaitzeko ordua dela ere nabarmendu dute.

Mobilizazio deiak

Atzo atxilotu zituzten kartzela zigorrarekin zigortutako zazpi gazteetatik lau; beste hiru libre daude oraindik. Sententzia onartezina dela uste dute gazteek. Horregatik, "herri gisa" erantzuteko deia egin dute, eta mobilizazioak iragarri dituzte maiatzaren 16 eta 17rako. Euskal Herria "libreago bat" eskatzeko eta kartzelarekin zigortutako zazpi gazteei babesa emateko izanen direla zehaztu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!