Nafarroan frankismo aldian desgartutako herritarren gorpuzkiak bilatzeko, lurpetik ateratzeko, lekuz aldatzeko eta ehorzteko diru laguntzak onartu ditu Nafarroako Gobernuak.
Nafarroako Gobernuaren ordezkari Javier Morrasen esanetan, "aurrerapauso bat" dira onartutako laguntzak . Azpimarratu duenez, biktima nafarrak aitortu eta horiei erreparazioa emateko indarrean dagoen foru legea betetzeko ahalegin handia egin dute, kontuan harturik.aurrekontu luzatuetan horretarako diru partidarik ez dagoela.