Apirilean, 2.057 langabe gutxiago eta 2.564 afiliatu gehiago

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 5a, 13:18
Argazia: CCOO

Apirilean %4,25 egin du behera langabezia erregistratuak Nafarroan: 46.370 langabek dute izena emanda Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.

Langabeziak behera egin du Nafarroan. Apirilak 2.057 langabe gutxiago utzi ditu Nafarroako enplegu Zerbitzuko bulegoetan. Hau da, langabezia erregistratuak %4,25 egin du behera. Hartara, langabeak gurean 46.370 dira, duela urte bete baino 4.375 gutxiago. Azken urteko jaitsiera, beraz, %8,62koa da, azken hamar urteotako handiena. Erregistraturiko 26.043 kontratuetatik 1.420 mugagabeak izan ziren, hau da, %5,45.

Segurantza sozialean ere hilabete emankorra izan da apirila: afiliazioak %1,02 egin du gora. Afiliatuak 2.564 gehiago dira, beraz.

Datu hauen karietara, Nafarroako Gobernuko presidente Yolanda Barcinak adierazi du “bide onean” garela: “Jaitsiera handia izan da. Azken hilabeteotako jaitsierarik onena izan da. Urteko joera aztertzen badugu, jaitsiera 8,62koa izan da. Enplegua berreskuratzeko, bide onean goaz, Nafarroako herritarrek behar duten enplegu hori berreskuratzeko. Norabide berean segitu behar dugu elkarlanean, lana fruituak ematen ari da eta”.

Duela lau urte Barcina presidentetza karguaz jabetu zelarik, Nafarroan erregistraturiko langabeak 5.000 gutxiago ziren.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!