Solasladi sozialaren tartean, REAS sareko kide eta Landare elkarteko kudeatzaile, David Garnatxo abokatua eta Paris 365 elkarteko koordinatzaile, Saioa Zabaltza ekomialaria izan dira. Mintzagaia, Nafarroako Gobernuak egin duena eta ez duena egin azken lau urteotan. Fiare, banku etikoaz hitz egin dugu Mikel Ortigosarekin. UPN alderdiko Jose Javier Esparza eta EH Bilduko Adolfo Araiz zerrendaburuek telebistan izan zuten aurrez aurreko eztabaidaren analisia egin du gurean, Ibai Fernandez, Diario de Noticias egunkariko kazetariak. Ion Celestinok aukeratutako musika aditu dugu saioaren azken txanpan.