Protesta zaratatsua Hezkuntza Departamentuaren aitzinean, LOMCEk inposaturiko azterketen lehen egunean

Euskalerria Irratia 2015ko mai. 4a, 14:05

Nafarroako Gobernuko Hezkuntda Departamentuko Ebaluazio arduradun Angel Sanzen arabera, azterketak "normaltasun osoz" hasi dira.

"Oso hutsune gutxi izan dira. Azterketak normaltasun osoz hasi dira". Hala dio Angel Sanzek Nafarroako Gobernuaren arabera,. Sortzen eta Herrikoa guraso elkarteen plataformetako ordezkariek erantzun diote zenbait ikaslek ez dutela azterketa egin, eta beste askok aurkeztu direla, baina izen-abizenak, besterik ez dutela idatzi azterketan, zuri utzi dute. "Azterketa derrigorrezkoa denez, ados ez gauden gurasoak oso ataka gaiztoan jarri gaituzte, eta azkenean bide hori erabiltzea erabaki dugu, aurkeztea baina ez erantzutea", azaldu du Lander Aurrekoetxeak, gaur azterketa egin duten haur baten aitak, Sortzenek eta Herrikoak gaur 11:00etan HEzkuntza Departamentuaren aitzinean egin duten protesta zaratatsuan. Gaur arratsaldeko 18:00etan jite bereko beste elkarretaratze bat eginen dute.

Angel Sanzek gaineratu du LOMCEk 8 urteko haurrei ezarritako azterketek ez dutela inolako arazo pedagogikorik eragiten. Sortzenen izenean, Garikoitz Torregrosaren idurikoz, aldiz, "azterketok lehiakortasuna bultzatzen dute oso haur txikien artean, eta baita ikastetxeen artean ere".

Zortzi urteko 6.724 ikasle nafar hasi dira gaur hezkuntza erreformak ezarritako azterketa berriak egiten. Horren aurka protesta egitera deitu dute Sortzenek eta Herrikoak. Arestian aipaturiko protesta zaratatsuez gain, aste honetan goizero protestak eginen dituzte ikastetxeen aitzinean, eta hezkuntza komunitateko kideak beltzez jantzita joatera deitu dituzte.

Herrikoak eta Sortzen-ek mila sinaduratik gora bildu zituzten 3. mailan ezarritako azterketa hauen aurka. Era honetara salatu nahi zuten probaren emaitzak «ikastetxeen arteko lehiarako» erabiliko direla.

Txertatutako irudiaren behin betiko esteka

Txertatutako irudiaren behin betiko esteka

Txertatutako irudiaren behin betiko esteka

Txertatutako irudiaren behin betiko esteka

Txertatutako irudiaren behin betiko esteka

Irudiak: Sortzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!